bueltan

Arrazoi ezberdinak tarteko, abandonaturik izan dut gaijartzailea.com web gunea eta gaijartzailetza lanak. 2016a baina, indarberritua, gogoz eta bertsoarekin adiskidetua nator(rela esango nuke). Ez dakit zenbat denboraz iraungo duen barne aparraldi honek, baina 2008an sortutako web eta ideia hau, ez nuke eten nahi. Eta, urteko lehen saioarekin batera, web gunea eta gaijartzailea.com-en inguruko sare sozialak (facebook, twitter eta instagram), eragin asmoz nator.

Ostiral meharrean, gaiak lodi!

Denbora gehiegi daramat bertan ezer idatzi gabe, baina banator bueltan. Ez dakit askorik ote dudan esateko… horrenbeste denboran ez badut ezer idatzi, orain zergatik bai? Ba, ostiral honetan, urteroko zita dudalako. Lierniko Mutiloa auzoko Mujika jatetxean, bertso afaria.
Aitor Mendiluze, Xebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñaki Murua izango ditut mahai bueltan. Nahiz eta mahai bueltako saioa baino, mahai bueltan egiten den jaialdi baten itxura gehiago izan. Lauko saioak, oholtzan “errezak” dira kudeatzen… baina mahai bueltako laukoteak, gauza gehiago/gehiegi ditu kontuan hartu beharrekoak.
Denbora dexente da, saioa prestatua dudala. Abuztutik hona, gai eta ideia dexente bildu ditut…eta horietako asko, gutxirako balio dute egun; baina badira zenbait, bertarako egokiak eta egokituak direnak.
Datorren astean, bertan jarritako gaiak eta izandako sentsazioak idatziko ditut. Ea, gertu baino lehen, web gunea eguneratzen jarraitzen dudan…

Bertso afariak

Aurreko astean izan nuen bertso afariak, eta izaten ditudan bertso afari gehienetan bezela, etxera bueltan, pentsamendu ugari pilatzen dira.
Azken urteetako bertso afari guztien egiturak eta sentsazioak gordeak ditudan arren, horiek aplikatu nahiean hurbildu arren, jaialdi batean baino aurreikusi ezin diren une gehiago biltzen dira.
Eta horrek, gaijartzailearen saioaren kudeaketa lanean izugarrizko eragina izaten du. Entzulearen erantzuna, horren gertu antzematen denez, erantzun horren baitan datoz bertsoaldi bakoitzaren osteko gaia, ia ia, une bakoitzean aukeratu beharra dago. Eta aukeratu diodanean, aukeratu da; eta ez, unean bertan gaia asmatu. Hori, ezin da ez plazan ez lagunarteko giro batean egin. Irakurri dena…

Hirukote

Astero astero, ahaleginduko naiz, ikusi eta entzun ahal ditudan saioetatik, gaiak hartu eta euren inguruko zeozer idazten. Web gunean zehar, behin baino gehiagotan esaten dudan bezela, gai bakoitzak bere unea, eta une horretan jarri izanaren arrazoia du. Kasu honetan, gaia, bere hortan dakarkit. “bertsoa.com” web gunetik hartutako gaia da. Ez dakit saioko zein unetan jarritakoa den, baina bestelako gauza baten inguruan idazteko interesgarria zait gaia.

Irakurri dena…

Jaioko dira berriak

Textuok idazten, behar baino denbora gehiago edo gutxiago pasa arren, beti topatzen dut zer zuzendua. Asko ikasten da halako prozesuetan, baina aurrera egiteko oztopoak dira. Beraz, bertan dagoena da, dagoena. Baina dagoena ez da aski, eta unean uneko kezkak, ideiak, saio osteko ausnarketak… sortu ahala, izango dut bertan idazteko lekurik. Xenpelarrek zioen bezela, “jaioko dira berriak”

Bueltan

Denbora dexente pasa ondoren, nekeak neke eta arazoak arazo, itzuli naiz. Web guneak atal ezberdinak dituen honetan, blogari lanak ere hartuko ditut. Gaijartzailetzaren inguruko nire kezkak azaltzeko leku bat izango da, aukera emango diet ere bestelako gaijartzaileei ere euren iritziak bertaratzeko. Astean zehar, bestelako saioetatik nabarmentzekoak iruditzen zaizkidan gaiei ere tokia emango diet bertan. Bertsolaririk gabe, baina librean jardungo naiz.

|

© Gaijartzailea.com 2018