Egiturak

Bertso saio bateko gaiak sortzeko garaian, egitura sortzea da oinarrizko lanetakoa bat. Egiturak atal honek bi azpi-atal ditu. “Egitura ezberdinak” atalean, saioaren egitura ezberdinak proposatzen zaizkizu eta “gomendioak” atalean berriz, egitura oinarri duten zenbait gomendio.

Nola erabili “egitura ezberdinak”?
1. “egitura ezberdinak” klikatu
2. Gaiak jarriko dituzun saioan izango diren bertsolari kopurua zehaztu (2 bertsolaritik 8 bertsolariko aukerak daude)
3. Izango diren bertsolarien izenak jarri zenbaki bakoitzaren ondoan.
4. Goikaldean, aukeratu zenbat gai jarri nahi dituzun bertso saioan. Gai kopuru ezberditenako egiturak egoteaz gain, badira gai kopuru bera baina egitura ezberdineko aukerak (adb: 11, 11B).

Gomendioen atalean, ikusiko duzu saio mota bakoitzean zenbat gai jarri behar diren proposamen eta aholku ezberdinak.

© Gaijartzailea.com 2018