Gaijartzailea.com

Unai Elizasu (1980) da gaijartzailea.com web gunearen sortzaile eta kudeatzailea.

Bere herriko Santa Isabel egunez, Jon Azpillaga eta Joxe Lizasori jarri zizkion gaiak lehenengoz Altzako udaletxeko balkoitik 1999an. 2 urte beranduago, Andoni Egañak egindako galdera bati baiezkoa eman eta, geroztik, Euskal Herrian zehar gai-jartzaile gisara dabil plazaz plaza.

Bere bertso ibileran, plazako jardunaz gain, emanaldi bereziak sortu eta emanaldi hauetako partaide izan da.

– “Barkatu” emanaldia sortu zuen Sustrai Kolina eta Amets Arzallusekin.
– “Erregea eta Bufoia” emanaldiko kide eta gaijartzailea izan da.
,
– Bertso & Jazz emanaldia sortu zuen 2008ko Donostiako Jazzaldirako (hemen emanaldi osoa)
– “Errimak oinetan, dantza berriak bertsoei jarriak” dantza emanaldia sortu du; eta Aiert Beobiderekin batera egin ditu zuzendari lanak.

– Bertsolaria bere bakardadean. ( Bideo 1, Bideo 2, bideo 3, bideo 4 )
– Bertsong
– You tuBertso
– Bertso txanpa
– Bideoa bertso bide (Asier Altunarekin batera) (hemen, bideo-gaiak).

Unaiek, gai-jartzaile lanak bertso saio eta txapelketa ezberdinetan egin ditu. 2005, 2009 eta 2013 txapelketa nagusiko gaijartzaile taldeko kide izan da.

Azunza.com-ek egin du web gunearen programazioa
Dixidu-k egin du, web gunearen diseinua.

© Gaijartzailea.com 2018