Gai kopurua: 2780 Saio kopurua: 187
 

Unean uneko gaia

Galtzak, oinetakoak... zikin zikinak ekarri ditu parrandatik...aste honetan, hirugarren aldia da!


Azken saioko gaia: Abuztuak 18ko Donostiako Aste Nagusiko saiokoak , hemen ikusi ditzazkezu

Azken bideoa

Interesgarria

bertsojazza

Agenda

Bidea
Hasiera Txapelketak Txapelketa nagusia Txapelketa nagusia 05
Txapelketa nagusia 05 PDF fitxategia Inprimatu E-posta

PASA HITZA

Botatzeko sortua, botatzean sortzen da bat-bateko bertsoa. Bertsolariaren ahoa du sorleku, eta entzulearen belarria bizitoki: ez du beste euskarririk behar bere buruari airean airoso eusteko.

Bertsolaritza da bat-bateko bertsoari eusten dion airea, batak besteari hatsa pasatuz sendotzen dena: gurasoek seme-alabei, seme-alabek gurasoei, lagunak lagunari, auzoak auzoari.

Eskuz esku abiarazi dugu 2005eko Txapelketa Nagusia. Ahoz aho egingo du bere bidea, buruz buruko gailurreraino. Bertsoz bertso eta saioz saioko bide horretan, pasa bitza etxeko zaizkigun inguruak eta baita arrotz zaizkigunak ere, batzuek eta besteak hitzezko hariz elkarri josiz.

Abiatzean paperezko asmo zimurtua baino ez dena, oinarritik gailurrerainoko bideak egingo du handi eta bizi, Lekunberrin hasi eta Bilboraino.

Sarbide erraza du bertsoak. Hitza da pasahitza. Hitza da, arian-arian, batzen gaituen haria.

Aurtengo honetan, gainera, ateak parez pare zabaltzeko asmotan gatoz. Zatoz, hitza zurea da eta: har eta pasa ezazu.

Inguruak ikus gaitzan pasatu nahi dugu hitza, bai-baitakigu ingurua, hurbila zein urruna, geu garela.

Har eta pasa hitza.