|
ABTX’08: sentitu... gozatu... astindu!
Iaz uzta jaso, ale batzuk dastatu eta beste batzuk aurreko urteetakoekin batera gorde genituen. Erreserba hori guztia, Araban zein Euskal Herrian gero eta ugariagoak diren bertso partikulekin elkartu eta zurrunbilo bilakatu zaigu.
Zurrunbilo, sorginaize, aldaize… herrialdea bertsoz sorgintzera datorren haize-burrunba da gurea, sentimenduz betea. Gure sentitzen dugun hori gozamenerako oinarri izanik, biraketa etengabe horretan, ingurua astintzeko gogoa eta indarra ematen diguna.
Bertsolari zein bertsozale, gaijartzaile zein epaile… SENTITU, GOZATU, ASTINDU!
Abtx 08!
!
|