|
Oiartzun (2010/01/10)
Urtarrilaren 10ean, 18.00etan Oiartzungo Elorsoro kiroldegian izan da Elkartasuna bertso jaialdia, Etxeratek antolatua. Urteroko saiorik jendetxuenetakoa da Oiartzungoa. Plazer hutsa bertan aritzea.
Bertsolariak:Andoni EgaƱa, Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Jon Martin eta Aitor Sarriegi. Gaijartzaile, Unai Elizasu |
Saio honetan hitz jakin batekin bat datorren gaia edo iruzkina aurkitu nahi baduzu, erabili bilatzailea. Bertsolarien izenak iragazteko ere erabil dezakezu ondorengo eremu hau.
|
|
| 15 ariketa izan ziren saio honetan. |
|
0
|
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Jon Martin |
|
|
| Agurra |
|
1
|
Bertsolariak: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga |
|
|
| Saioa hastea zail izaten da halako kopuru handiko saio batean. umorez hasteko modukoa izan zitekeen gaia proposatu nien baina ez nuen naiz errexkerietara jotzea, baizik eta sortzea... |
|
2
|
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina |
|
|
| Egiz gertatutakoa da, formulazioa zeozer aldatuta baina egoera hau gertatua zen eta saioaren arrazoiarekin bat zetorren; esker mila Alaitz. |
|
3
|
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Martin |
|
|
| Egungo egoeraren inguruko gai bat zen. Ez duen zuzenean hitz egiterik nahi eta hargatik metafora eta garai bateko estiloa zela oroituz, ekarri ditut egungo girora. |
|
4
|
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Jon Maia |
|
|
| Ariketa honetan, efektuari eman nahi nion garrantzia. Umoretik seriorako urratsa. Bigarren zatia zen garrantzitsuena baina aurreneko atala nola bihurtu sugerente egin zitzaidan zaila. Lehen zatia zen sakrifikatutakoa bigarren saioari indar gehiago emateko |
|
5
|
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Kolina, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Jon Martin |
|
|
| Ariketa efektiboa da berez eta gabonetan gertatzen direnez horrenbeste kontu bitxi eta absurdo, eta txapelketaren efektua ere bazenez, hori denaz hitz egin zezakeen pertsona bilatzen jarri eta emergentzi zerbitzuaren lekuan jarri nuen Maialen. |
|
6
|
Bertsolariak: Jon Maia |
|
|
| Jaialdiaren aitzakiari lotutako gaia, zeharkakoa eta akaso bisualegia; taldekako ariketan ondoren jartzea jendearen umore orekaren ondorioa da. |
|
7
|
Bertsolariak: Andoni Egaña, Unai Iturriaga |
|
|
| Tratu txarren inguruko gai bat nuen baina jendearen irri gogoa ikusirik, gaiaren egokitasuna zalantzak sortu zizkidan eta denboraren orekan, puntutarako nuen ariketa bat kendu eta hauentzako jarri nuen gai moduan puntutarako nuena. Hanka sartzea izan zela |
|
8
|
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus |
|
|
| Saioko lehen hanka sartzea, ez nintzen ohartu Aitorrek zituen gai biak nahiko beretxuak zirela eta saioan zehar, ohartu arren, ez nuen modurik bilatu aldatzeko. Aitzakiarekin eta egunarekin oso loturik zegoen gaia, zeharka emana, sugerituz... |
|
9
|
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Kolina |
|
|
| Jolas bat besterik gabe, umore ikutukoa eta jendearengana iristeko modukoa... Telebista programa bateko jolasa, oso sortzekoa. |
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >> 1. orrian zaude. Guztira, 2 orri daude. Erakutsi: |
|
|