Bertsolariak: Andoni Egaña, Sustrai Kolina, Iker Zubeldia, Jexux Mari Irazu. Gaijartzailea, Unai Elizasu.
Urteroko Altzako San Martzial jaietan, bertso saioa izaten da Santa Ixabel egunez. Eguerdiko 13.00etan izaten da lehen saioa gaiekin, bazkalostean eta arratsaldea. Orain artean, bi bertsolari egin izan dute dena, baina aurten, froga bezela Sustrai eta Irazu etorri dira arratsaldeko saiora. Eguraldiarekin gora beherak izan ditugu. Udaletxe aurreko plazan prest genuen dena eta euria hasi zen. Frontoira joan ginen eta megafonia jartzeko zailtasunak kontuan izanik, umeak jolasean... kosta egin zen behar bezelako giroa sortzen baina bukaerarako ondo. |