Bertsonal trainer

Gaien zerbitzua ematen du gaijartzailea.com-ek,  “bertsonal trainer”ren bidez.
Hiru bat urte darama martxan, eta dozenaka bertsolari erabili dute zerbitzu hau.
Gaijartzailea.com-ek, bertsolariak behar edo bilatzen duen lanketa horretarako egokiak diren gaiak modu sailkatuan ditu bilduak datu base batean. Kontakizuneko eta arrazoiketako gaiak, zailak eta aurreikusteko moduko erantzuna dutenak, urrutiko eta gertukoak, begirada ezberdinetatik erantzutekoak…

Bi zerbitzu mota eskaintzen ditu gaijartzailea.com-ek:
– Email bidezkoa: Zerbitzua erabili nahi duenak, email bat bidali beharko du gaijartzailea@gmail.com-era; eta bertan bere beharrak adierazi behar ditu.
Behar horiek kontutan hartuta, 3 gai bidaliko dizkio gaijartzailea.com-ek. Bertsolariak trukean, gai bakoitzarekin izan duen sentsazioa zein izan duen adierazi beharko dio idatziz gaijartzailea.com-i. Nahi beste email bidali ditzazke bertsolariak; baina gaijartzailea.com-ek, bigarren emailari erantzuteko, lehen emailaren balorazioa jaso beharko du.
– Presentziala: Gaijartzailea.com, bertsolariak (norbanako edo taldean/bertso eskolan) landu nahi duen horren araberako saio bat prestatuko du (8-10 gaiekin) eta proposatutako lekura joango da gaiak jartzea gaijartzailea.com. Zerbitzu honen salneurria, kasuan bakoitzaren arabera erabakiko da.

© Gaijartzailea.com 2018