Puntutan

Ariketa polita da puntutakoa. Taldeka zein binaka egiten den ariketa da.
Saio bukaeran denean, normalean gai librean jarduteko aukera ematen zaie. Librean jarduteko baina, kontuan hartu behar da, saioan zehar zelako giro eta kontextua sortu den plazan. Gertakizun edo gauza berezirik izan bada saioan zehar, librean jardungo diren bertsolariak, horri heltzeko aukera gehiago dute eta horrek, lagungarria da. Saioa baina, aipagarria izan ez den bertsoz eta kontextuz joan bada, bertsolariak librean ez dute helduleku askorik izango puntutako ariketan; eta halako kasuetan, gomendagarria da abiapuntu bat ematea puntutan aritzeko.

Irakurri dena…

Binakakoak, oinarri!

Saio batean zenbat binakako? bertsolariak saioan izango dituen bertsoaldien erdia izan behar du binakakoa
Bertso saio bat, ikus entzunezko jardun bat den neurrian, entzulea ezin da “ikus” ikuspegitik nekatu behar. Horregatik, komeni da, bertsoaldiz bertsoaldi, mikrora hurbilduko den bertsolari kopuruak moldatzea. Irakurri dena…

Ofizioa eta temakoa

Txapelketan batipat, binakako ariketak, bi modu hauetan ulertzen dira: Ofizioa eta temakoa.
Plazarako ere, baliagarriak dira, bai bata eta bai bestea.
Zertan ezberdintzen dira bata eta bestea?
Ofizioko binakako ariketetan, bertsolari bakoitzak izaten du paper bat, sentipen bat, arrazoi bat, jarrera bat, izaera bat… Temako binakako ariketetan berriz, bi bertsolariak, egoera baten aurrean, maila berean kokatzen dira. Normalean, ez dira modu ezberdinean personifikatzen, nor den bakoitza gutxien axola duena da. Egoera beraren aurrean, biek duten jarrera adieraztea da helburua eta modu horretara, gaia, elkarren argudioak harilkatuz kantatzea behartuta daude kasik. Irakurri dena…

A + B

Temako gaia bezela ulertzen ditut “ A + B” moldeko binakako ariketak. Bertsolari bakoitzak, egoera baten aurrean duten jarrera adierazteko bide ematen dute halako gaiek. Ez du axola nor den nor, ez da zertan personifikatu bakoitza nor den. Ez da oposiziorik sortzen. Ariketa molde honetako ariketekin, gaia baldintzatzeko bide eman dezaketen personifikazioak kentzen dira. Irakurri dena…

A < B

Ofizioko ariketa bat da A < B. Ariketa molde honek duen berezitasuna da, bertsolari bakoitzak duen argumentazio abanikoa ezberdina dela. Bertsolari bati, egoera jakin baten aurrean duen jarrera markatu egiten da eta besteari, ez zaio markatzen.
Molde honetako ariketak, txapelketan ez dira jartzen. Txapelketaren helburuetako bat, oreka baita eta kasu honetan, bertsolari bakoitzak dituen aukerak ezberdinak direnez, ezin da orekatua konsideratu. Irakurri dena…

A eta B

Ofizioko gaia bezela ulertzen ditut “ A eta B” moldeko binakako ariketak. Bertsolari bakoitzari, paper ezberdin bat, personaia ezberdin bat, egoera ezberdin bat, kontrako jarrera bat duten gaiak dira. Irakurri dena…

|

© Gaijartzailea.com 2018