Bide(zidorr)ak

Etxean, saioa sortzen hasten zaren unean, saioko une bakoitzean lortu nahi duzun “atmosfera” aurreikusten saiatu behar zara. Egitura, zehaztuta eramango baduzu ere, egituran bertan, une bakoitzean lortu nahi zenuen hori baloratu behar da. Bide bat prestatua duzun arren, bidean zehar, bidezidorrak aurreikusi behar dituzu, lortu nahi duzun giro, klima horretara iristeko.

Irakurri dena…

Puntutan

Ariketa polita da puntutakoa. Taldeka zein binaka egiten den ariketa da.
Saio bukaeran denean, normalean gai librean jarduteko aukera ematen zaie. Librean jarduteko baina, kontuan hartu behar da, saioan zehar zelako giro eta kontextua sortu den plazan. Gertakizun edo gauza berezirik izan bada saioan zehar, librean jardungo diren bertsolariak, horri heltzeko aukera gehiago dute eta horrek, lagungarria da. Saioa baina, aipagarria izan ez den bertsoz eta kontextuz joan bada, bertsolariak librean ez dute helduleku askorik izango puntutako ariketan; eta halako kasuetan, gomendagarria da abiapuntu bat ematea puntutan aritzeko.

Irakurri dena…

Agurrak

Hasierako eta bukaerako agurrak, saio guztietan, egon behar duten ariketak dira.
Agurrak direnez, agurren funtzioa dute. Bertaratzen diren entzuleak agurtzea eta hori, errespetuzko ariketa izateaz gain, erritual modura ere ulertzen denez, egin beharreko kontua da.

Irakurri dena…

Plaza bakoitzak, bere neurria

Plaza denak ez dira berdinak, detaile txikienak ere, plaza bera aldatzen du. Zaila da, modu zehatzean adierazten, plaza bakoitzean zenbat gai eta zein motatako gaiak jarri behar diren. Aurreikusi liteke, saio bakoitzak behar duen hori zer den (adb: aurreko urteko saioan egon den bertsolariari galdetuz), baina bertaratzean, aurreikusitakoa eta bertan dagoena bat ez badatoz, egokitzeko gaitasuna behar da izan. Irakurri dena…

Bakarkakoak, noiz eta zenbat?

Askotan planteatutako galdera da hau. Saio motaren arabera, bakarkako kopurua, bat edo beste izan liteke.
Nik erabili izan ohi dudan irizpidea da, oholtzan ditudan bertsolari kopuruaren laurdenak egingo du bakarkako ariketa. Irakurri dena…

Binakakoak, oinarri!

Saio batean zenbat binakako? bertsolariak saioan izango dituen bertsoaldien erdia izan behar du binakakoa
Bertso saio bat, ikus entzunezko jardun bat den neurrian, entzulea ezin da “ikus” ikuspegitik nekatu behar. Horregatik, komeni da, bertsoaldiz bertsoaldi, mikrora hurbilduko den bertsolari kopuruak moldatzea. Irakurri dena…

|

© Gaijartzailea.com 2018