Hirukoteen personifikazioa

Astero astero, ahaleginduko naiz, ikusi eta entzun ahal ditudan saioetatik, gaiak hartu eta euren inguruko zeozer idazten. Web gunean zehar, behin baino gehiagotan esaten dudan bezela, gai bakoitzak bere unea, eta une horretan jarri izanaren arrazoia du. Kasu honetan, gaia, bere hortan dakarkit. “bertsoa.com” web gunetik hartutako gaia da. Ez dakit saioko zein unetan jarritakoa den, baina bestelako gauza baten inguruan idazteko interesgarria zait gaia.

Irakurri dena…

Puntu erantzunak

Bertso saioetan, plazatan, oso gutxitan egiten den ariketa da hau. Ziurrenik, gaijartzaileari suposatzen dion lana, eta lan horrek eman dezakeen emaitzan artean dagoen tartea handiegia delako.

Askotan, gai bat jarri beharrean, bertsolari bati esaten zaio beste bertsolariari edo bertsolariei puntuak bapatean jartzeko eskatzen zaie, eta alderantziz. Ez da nire gustoko sistema hau. Gaijartzaileoi, zeozer eskatzen bazaigu, lana egitea da eta, ariketa horrela planteatuta, bertsolariak puntua sortu eta erantzun dezala proposatu ezkero, ariketa horren pisua bere gain jartzen dugu osorik. Egokia izan liteke, baina ez zait interesgarria iruditzen.

Irakurri dena…

Nori erantzun?

Taldekako ariketetan, gertatu izaten den kasu da hau. Bertsolari bakoitzari, paper bat ematen zaio eta bakoitzak, bere paper hortatik, egoera jakin bati erantzun behar dio.

Irakurri dena…

Textu landuak, gai direnean…

Inoiz, saio batean ikusi eta entzundako gai moldea da hau. Askotan, gaijartzailearen luzimendurako dala esango nuke, bertsolariaren luzimendua bilatu beharrean. Liburu bateko pasarteak, olerki zatiak, adituen esaldi borobilak… hain dira kontu landuak, ederrak…bapateko jardunean parekatzea ezinezkoak direnak.

Irakurri dena…

(herriko) Hitzak gai

Gaiari, bertso batez erantzun beharreko ariketak, badute egitura/denbora ikuspegitik arriskua. Dexente moteltzen duten ariketak dira eta arrakastarako bidea, aurreikusi ezina da. Molde honetako ariketa da, hitza gaitzat ematen den hori.  Irakurri dena…

Gaiak jolas

Urteetan zehar, plaza plazako jardunean, ikusi eta probatu izan dira jolas itxurako ariketa dexente. Normalean, mami gutxiko ariketak izaten dira jolasak. Baina jolasa den neurria, jolas funtzioa betetzen du. Bertsolariak eta entzuleak, saioan zehar, izan dezaten bestelako arnas-une bat. Irakurri dena…

Puntutako gaia

Puntutako gaiak, binakako ariketatan erabiltzen diren gaiak dira.
Jarri liteke bertsolari bat paper batean eta bestea, bestean. Jarri litezke gai beraren bueltan bi bertsolariak.
Normalean, egoera jakin baten aurrean, bertsolari bakoitzak (edo bertsolari bakoitzari proposatu zaion paperak) esateko dutena adierazteko bide eman behar du.

Iritziak – Konpromisua

Sarri gertatzen da, gaijartzaileak nahi duela, bertsolariak esatea modu polit batean, norberak adierazi nahiko lukeen hori. Sarri gertatzen da, bertsolariaren iritzia eskatzen dugula, baina ez bere iritzia nahi dugulako, gurea bertso bidez zein den adierazi ezin dugunez, guk esan nahiko genukeen hori, bertsolariak esatea nahi dugula.  Eta, ez, ez, ez!!! Irakurri dena…

Notiziak gai

Oso ariketa sinplea da hau. Egunkariak irakurri eta bertan aipatzen diren berriak, gai bezela planteatu. Arrisku handia duen lan egiteko moldea da hau, eta tamalez askok eta askok erabiltzen dutena. Notiziak ez dira zertan berriak izan. Aste batean, bertsolari batek bi saio baditu, eta aste horretako berria, adierazgarria izan bada, arrisku handia du bertsolariak, gai berari kantatzekoa. Eta gaijartzailearentzat, barruak eragin dizkion berria bada ere, denei ez die berri berak modu berean eragiten. Batentzat, hil edo bizikoa izan liteke baina bertsolariarentzat, gauerdiko eztulak besteko pisua izango du. Irakurri dena…

konkretuaren unibertsalizazioa

Sarri gertatzen da herriko saioetan (eta festa garaian batipat). Bertsolariak, gezurra badirudi ere, ez dute guztiaren berri izaten. Askotan, herri batera joan eta bertako gertakizun xelebre bat proposatzen dute gai gisara eta bertsolariak, ez du jakiten nondik heldu gai horri.
Adibidez, “Polizia kontrolean zaudete biak, eta nondik nora zoazten galdetzean, “Parisitik Londresera!” zoaztela esan eta atxilotuak eraman zaituzte biak”. Bertsolariari gai hau jartzen badiozu, ez du ulertuko gaiaren nondik norakoak. Baina, gure herrian, denek ulertuko lukete gaia eta bertsolariak ez. Gainera, modu honetan planteatuta, ez zaie jakiteko bide askorik ematen. Eta, gaijartzaileak ez du, bertsolariaren ez-jakintasunarekin jokatu behar. (Paris eta Londres, gure herriko bi baserriren izenak dira) Irakurri dena…

<< |

© Gaijartzailea.com 2018