Hirukoteen personifikazioa

Astero astero, ahaleginduko naiz, ikusi eta entzun ahal ditudan saioetatik, gaiak hartu eta euren inguruko zeozer idazten. Web gunean zehar, behin baino gehiagotan esaten dudan bezela, gai bakoitzak bere unea, eta une horretan jarri izanaren arrazoia du. Kasu honetan, gaia, bere hortan dakarkit. “bertsoa.com” web gunetik hartutako gaia da. Ez dakit saioko zein unetan jarritakoa den, baina bestelako gauza baten inguruan idazteko interesgarria zait gaia.

Irakurri dena…

Zizka-mizkak

Taldekako ariketak egokitzen diren uneetan, mota honetako gai moldea izaten dira egokiak. Gai, egoera edo kontextu jakin bat planteatzen zaie denei. Gertakizun bat, egun horretan gertatutako konturen bat hartzen da gaia sortzeko abiapuntu, urte garaiaren ezaugarriak… galdera moduko bat plantatzen zaie eta galdera horri, euren iritzia edo eurengandik datorrena kontatzen dute. Saio hasieran izaten den taldekako ariketarako da egokia. Zizka-mizkak bailiran.

Irakurri dena…

Nori erantzun?

Taldekako ariketetan, gertatu izaten den kasu da hau. Bertsolari bakoitzari, paper bat ematen zaio eta bakoitzak, bere paper hortatik, egoera jakin bati erantzun behar dio.

Irakurri dena…

Puntutan

Ariketa polita da puntutakoa. Taldeka zein binaka egiten den ariketa da.
Saio bukaeran denean, normalean gai librean jarduteko aukera ematen zaie. Librean jarduteko baina, kontuan hartu behar da, saioan zehar zelako giro eta kontextua sortu den plazan. Gertakizun edo gauza berezirik izan bada saioan zehar, librean jardungo diren bertsolariak, horri heltzeko aukera gehiago dute eta horrek, lagungarria da. Saioa baina, aipagarria izan ez den bertsoz eta kontextuz joan bada, bertsolariak librean ez dute helduleku askorik izango puntutako ariketan; eta halako kasuetan, gomendagarria da abiapuntu bat ematea puntutan aritzeko.

Irakurri dena…

Atzekoak, A-ri

Taldekako ariketa izanik ere, bertsolari batek du besteek baino “lan” gehiago. (bertso gehiago bota behar ditu behintzat)
Ariketa zertan da? Bertsolari batek (A bertsolaria adibidez), atzean dauden beste bertsolariek botatzen dizkioten bertsoei, erantzun beharra izango die banan bana. Kontua da, atzekoek bertso bidez egindako galdera, baieztapen, ideia edo delakoari erantzun beharko diola A-k. Irakurri dena…

A-k, atzekoei

“A-k, atzekoei” moldeko taldekako ariketa da hau. Normalean (gomendagarria), saioaren erditik aurrerako taldekako ariketaren batean jartzea da. Erakargarria eta “exitoa” izan ohi duen ariketa izanik ere, ia ariketa denak bezela, gai egokiak soilik bermatuko du arrakasta.  Irakurri dena…

|

© Gaijartzailea.com 2018