Nondik hasi

Zalantza mordoa sortzen duen galdera da hau. Saio baterako deia jasotzen dugun unean sortzen den galdera da. Nondik hasi saioa osatzen. Aurrena gaiak edo egitura? Zenbat gai?

Zalantzak usatze aldera, kontuan hartu beharreko zenbait pista, iritzi eta ausnarketaz betea dago web gunea. Irakurri dena…

Pitagorasen teoria

Pitagorasek, “faktoreen ordenak ez du emaitza aldatzen” esan zuen. Bertso saio baterako gaiak prestatzeko garaian baina, gaien ordenak duen garrantzia handia da. Gai onak izateak ez baita aski, saio on bat izango denik bermatzeko. Irakurri dena…

Bide(zidorr)ak

Etxean, saioa sortzen hasten zaren unean, saioko une bakoitzean lortu nahi duzun “atmosfera” aurreikusten saiatu behar zara. Egitura, zehaztuta eramango baduzu ere, egituran bertan, une bakoitzean lortu nahi zenuen hori baloratu behar da. Bide bat prestatua duzun arren, bidean zehar, bidezidorrak aurreikusi behar dituzu, lortu nahi duzun giro, klima horretara iristeko.

Irakurri dena…

Denak ez dira berdinak

Bertsolari guztiak ez dira berdinak, eta eskerrak.

Saio batean gaiak jarri behar direnean, oholtzan zein bertsolari izango diren esango digu antolatzaileak lehenik. Bertsolariaren ezagutza eta konfiantza maila, gaiak jartzeko garaian garrantzitsua da; baina ez da horrela beti izaten.
Gauza asko izan behar dira kontuan, eta kontuan izanik ere, saioa osatzeko garaian nola aplikatu ezin da hain errezt teorizatu. Askotan, kontuan izatekoak diren gauzak, saiotik kentzen dituzu eta akaso kontu horiek dira kantatu nahi direnak (, eta alderantziz). Irakurri dena…

Gaiak bildu

Gaijartzaileak, azokara osagaien bila doan horren parekoa da, eta “Degustazio menu” bat prestatu behar duten sukaldariak dira bertsolariak.

Irudikatu beraz, bertso saioa “degustazio menu” bat dala eta bertsolariari, jakiak aurkeztu behar dizkion persona da gaijartzailea. Eta jaki horiekin, bertsolariak, bertaratuko den entzuleak goza dezan da guztiok helburua. Irakurri dena…

|

© Gaijartzailea.com 2018