Oiartzun – 2016.01.03 – Etxerat

Urteroko zita da Oiartzungoa. Etxerat-ek antolatutakoa. Urteko lehen igandez.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Julio Soto, Iker Zubeldia, Jon Maia, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi. Gaijartzailea, Unai Elizasu (ni)

Saioan zehar izandako nire inpresioak eta unean unean egindako gogoetak biltzen dira. Saioaren aurretik eta saioan zehar izandako zailtasunak, izandako aspektu interesgarriak, egindako moldaketak eta hauen arrazoiak…

CX0R1d1WwAQxqN9

Irakurri dena…

Usurbil, 2014.07.05

Urteroko plaza da Usurbileko Xanta Ixabel festetakoa. Urteetan, herriko bertsozale edo bertso eskolako kideek jarri izan dituzte gaiak baina aurtengoan, ni joateko deia jaso nuen.

Plaza, urtero bezela, bete betea. Aulki hutsik ez zen. Arazoa (arazo deitzerik balego behintzat), oholtza gaineko megafonia eta argiztapenarekin izan zen.
Gauza bat baita, publikoak ikusi eta entzuten duena, eta bestea, oholtzatik ikusi eta entzuten duguna. Oholtzan deseroso sentitzen bada bat, ezin du nahi bezain ondo trasmititu deserosotasun horretatik publikora, eta izugarri baldintzatzen du jarduera.

Kantuan, seikotea izan zen. Andoni Egaña, Amets Arzallus, Etxahun Lekue, Miren Amuriza, Unai Gaztelumendi eta Asier Azpiroz. Azken lauak, gaijartzailearekin batera, aurrenekoz ziren Usurbilgo oholtzan.

Altza, 2014.07.02

10525984_10202335798213185_7810463742920053662_n

10500464_10202335799693222_4577381685030335865_n

Urteroko saioa da, Altzan egiten den Xanta Ixabel eguneko egun osoko saioa. Hirutan banatzen da eguna. Eguerdian eta arratsaldean, plazan bertan, gaiekin jarduten dira bertsolariak; eta bazkalostean, Altzatarrak elkartean, librean.

Goizeko saioa, eguraldi exkaxa tarteko, dema plazako aterpean egin zen. Arratsaldekoa berriz, udaletxe pareko antzokitxoan. Aurtengoan, Amets Arzallus eta lehen aldiz, Xanta Ixabel egunean jarduten zen Igor Elortza.

Donostia 2014. Agifes. Bertso saioa

Donostiako akuariumeko aretoan, Agifes elkartearen aldeko jaialdia antolatu zen. Aretoa, bete betea. Saio antolatu izanaren arrazoia, berezia eta ondo zaindu beharreko gaiak zituen beregan.
1498995_498626900238101_5170399444594452166_oSaioa oso ondo irten zen. Antolatzaileak, euren xedea betea zuen.

Jendearengana iritsi zen mezua, iritsi zen Agifes elkartearen lanaren nondik norakoak eta gaixo hauen berri iradoki zen gaietan ere.

Bertsolariak, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia eta Sustrai Kolina izan ziren. Gaiak jartzen berriz, Unai Elizasu.

Irakurri dena…

Altza 2014. Bertso saioa

2014ko Altzako bertso astea, bertso jaialdi batekin hasi zen. Ohiko lekutik irten ziren antolatzaileak. Ordurarte, Altza gaineko plaza gorrian egiten zen saioa. Aurtengoan berriz, Altzako gune kulturala den, Kasares eta Tomasenean kultur etxeen ondoan den plazan egin zen.

10154115_10201972023799052_154982449598700318_n

Kantuan, Anjel Mari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Alaia Martin, Unai Agirre; gaijartzaile lanean berriz, Altzako Unai Elizasu izan zen. Saio polita joan zen. Lekuak, baldintzatu zuen saioa. Itzalpe batean zeuden bertsolariak eta haize korronte indarsu eta hotz bat zetorren albotik. Horrek, deseroso sentiarazi zituen bertsolari eta entzulea. Hortaz gain, jendea gustora geratu zen bertan entzundakoekin.

Ormaiztegi 2014. Bertso jaialdia

Martxoak 8, emakumearen nazioarteko egunaren aitzakian antolatutako jaialdia. Ormaiztegi frontoi/kiroldegian izan da saioa. Bertsotan Sustrai Kolina, Amaia Agirre, Jone Uria, Nerea Elustondo, Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu. Gaijartzaile lanak Unai Elizasuk egin ditu.

Irakurri dena…

Mutiloa 2014, bertso afaria

Urteroko bertso afaria da Mutiloako Mujika jatetxean ospatzen dena.
Andoni Egaña, Xebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñaki Murua izan dira kantuan; gaiak jartzen berriz, Unai Elizasu.

Irakurri dena…

Barakaldo. 2013. Txapelketa nagusia

Bertan, 2013ko txapelketa nagusiko finalean jarritako gaiak dituzu. Finaleko eta Txapelketako gaijartzailea taldea, ondorengoek osatzen zuten: Alaitz Rekondo, Amaiur Lujanbio ,Bernar Mandaluniz, Fernando Anbustegi, Idoia Beitia, Iker Iriarte, Inaxio Usarralde, Ion Zaldua, Joana Itzaina, Leire Aurrekoetxea, Maite Berriozabal, Saroi Jauregi, Unai Elizasu eta Zuriñe Iarritu

Derio 2013. Jaialdia

Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue bertsolariak, Derioko kultur gunean jardun ziren Unai Elizasuren gaiei erantzunez. Aretoa jendez lepo zen. Eskolako haur mordoa lehen ilaratan (Etxahunen ikasleak).

<< |

© Gaijartzailea.com 2018