Oiartzun – 2016.01.03 – Etxerat

Herria: Oiartzun - Urtea: 2016 - Hilabetea: 01 - Eguna: 03 - Helbidea: Kiroldegian

Urteroko zita da Oiartzungoa. Etxerat-ek antolatutakoa. Urteko lehen igandez.
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Julio Soto, Iker Zubeldia, Jon Maia, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi. Gaijartzailea, Unai Elizasu (ni)

Saioan zehar izandako nire inpresioak eta unean unean egindako gogoetak biltzen dira. Saioaren aurretik eta saioan zehar izandako zailtasunak, izandako aspektu interesgarriak, egindako moldaketak eta hauen arrazoiak…

CX0R1d1WwAQxqN9

Saio honen zailtasunak:
– 9 bertsolariz osatutako saio baten egitura sortzea da lehen zailtasuna. Finean, denei eman behar zaielako mikrora hurbiltzeko gairik. Halakoetan, gutxieneko batzuk zehazten ditut (bakoitzak bina ofizio izango ditu); eta beste zenbaitzuk, taldekako, bakarkako zenbait izango dituzte. Bakoitza zenbat bider altxako den eta bakoitza, zenbat bertsoalditan izango den exerita… hori dena orekatzen saiatzea da kontua.
– Saioaren gaia, antolatzailea (“Etxerat”), publikoa… sortze garaian dexente eragiten du, eta saio honetan, are gehiago. Ez da ohiko plaza, ez da ohiko publikoa. Jendez, entzule gehien biltzen dituen jaialdia da. Oholtzaren atonketa, lekuaren egokitzea, ez da ohikoa.
– Aurtengo saioak gainera, bazuen kontextu berezi bat. Aurtengoan, bertsolariei, saiora hurbiltzeko gonbita, leku ezberdinetatik jaso du bakoitzak. Preso, senide eta errefusatuek bidalitako gutunak izan dira saiorako gonbita egin dutenak. Gutun horiek saioan zehar egokitu behar ziren modu jakin batean eta horrek, egitura sortzeko garaian, asko baldintzatu du. Saio honetarako egindako egiturak, ez nuke egitura natural bat izan danik esango.

Saioaren alde interesgarriak:
– Entzulearen, antolatzailearen eta neurri batean ere, bertsolarien jarrerak, beste “txip” batekin egoteko bide ematen du.
– Ez da ohikoa izaten baina aurtengoan, saio aurreko bazkaria izan dugu antolakuntzak deitua; eta bertan, saioaren antolaketan egondakoak egoteaz gain, gutunak bidali dituzten presoen eta iheslarien senideak, eta egun libre direnak ere bertaratu zaizkigu.

Saioan zehar, erabaki ezberdinak hartu behar izan ditut. Saioaren egituran, hiru une edo lau zatitan nuen saioa banatua. Une bakoitzera iristean, egituraren moldaketa egin edo ez egin baloratu behar izateko uneak dira. Denbora, tono eta giroa kontuan hartzen ditut. Norbere irizpide subjetiboak, modu objetiboan aplikatuz. Saio honetan hiru uneak 6., 10. edo 13. bertsoaldiak izan dira.

Une bakoitza iristen denean, aurreikusitako bidetik segi edo aurreikusiten ez zenuen tono/giroa duenez saioak, aurreikusten duzun beste bide bat hartzera zoaz. Saioaren egituran, komenigarria da, bide eta bidezidor guztiak zehaztuak izatea. Eta bidezidor horietan ere, bada bertsoaldi bat edo bi, unean uneko zeozer ekartzeko lekua izango duena.

Saioan zehar, hirugarren zatiak sortu dizkit zalantzak eta moldaketa bat egin behar izan du bertsoaldien ordenean. 14 eta 15. ariketak, lekuz aldatu ditut. Ustez, denboraz justu ibiliko nintzela ohartu naiz 11.ariketa hasterako, eta Ametsen bakarkakoa aurreratu dut. Denbora arazoak izango nituela pentsatuta, ondoren zetozen bi ofizioak, lauko ariketa modura planteatzea nuen aurreikusia.
Ametsek bakarkakoa bukatu ondoren baina, denboraz ondo nenbilela ikusi dut.

Gauza txiki zenbait ere moldatu ditut saioan zehar, baina ez naiz dena bertan idazten hasiko. Egindako lanaren inguruko gogoeta eta azalpenak besterik ez ditut idatzi nahi izan.

Saioaren egitura taula
ETXERAT TAULA

Gaiak

© Gaijartzailea.com 2018